XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Ordenatze arruntenak horrela egin daitezke, baina badu ordenatzeko baldintza konplexuagoak definitzeko aukera ere menu-barrako Datuak aukeraren barruan.
Datuak menuko Ordenatu hautatu aurretik ordenatu nahi den gelaxka-multzoa zein den hautatu behar da (bestela errorea ematen du), eta menuko aukera hori martxan jarrita elkarrizketa-koadro bat agertzen da, ordenatzeko irizpideak definitzeko.
4.7. Formatua kopiatuFormatu-definizio bat beste gelaxka batzuetan errepikatu nahi bada, pauso guztiak errepikatu gabe egiteko modua badago: formatua kopiatu.
Horretarako:
1. Kopiatu nahi den formatua dagoen gelaxka-multzoa hautatu.
2. Kopiatu formatua botoia sakatu, tresna-barran ebaki, kopiatu eta itsasteko botoien ondoan dago:
Saguaren erakuslearen itxura aldatu egiten da, ohiko gurutzearen ondoan brotxa agertzen delarik.
3. Hautaketa hau egin bezain azkar formatu-kopiaketa egiten da, saguaren erakuslearen brotxa desagertu egiten delarik, baina gelaxka-multzoak hautatuta segitzen badu, klik egin beste gelaxka batean eta formatu-aldaketa nabarmenagoa izango da.
4.8. Formatua kenduZenbait kasutan definituriko formatua datuak mantenduz kentzea komeni izaten da.
Menu-barratik egin daiteke eragiketa hau:
1. Formatua kendu nahi zaion gelaxka-multzoa hautatu.
2. Edizioa menutik Garbitu hautatu eta honen azpimenuan Formatuak.
3. Hori aukeratzearekin batera hautatutako gelaxka-multzoa formaturik gabe geratzen da. Hobeto ikusiko da multzoaren hautaketa desaktibatzen bada.